Berria.eus

Berria.eus

@berria

Followers70.8K
Following1.5K

Ongi etorri BERRIAren Twitterreko kontu ofizialera. Facebooken eta Instagramen, Berriaegunkaria izenarekin aurkituko gaituzu, eta YouTuben, BerriaTB izenarekin.

Euskal Herria
Joined on September 03, 2007
Statistics

We looked inside some of the tweets by @berria and here's what we found interesting.

Inside 100 Tweets

Time between tweets:
13 minutes
Average replies
0
Average retweets
2
Average likes
2
Tweets with photos
0 / 100
Tweets with videos
5 / 100
Tweets with links
0 / 100
Berria.eus
9 minutes ago

Eusko Jaurlaritzako lau lehendakarigai animatu ziren hauteskunde emaitzez pronostikoa egitera: Maddalen Iriarte, Miren Gorrotxategi, Idoia Mendia eta Jose Ramon Becerra. Iriarte ibili da ondoen @EnekoitzEsnaola Osorik: https://t.co/sq6Fli54p2 https://t.co/UimnCsNEEz

Berria.eus
23 minutes ago

Lasarte-Oriako Udalak elkarteei laguntzak emateko baldintza gisa jarri zuen 16 urtetik beherakoentzako jarduerak euskaraz izatea. Irizpide hori ezetsi zuen Auzitegi Gorenak; Udalak «errespetatuko du epaia, baina ez dago ados arrazoiekin». @oihanepuertas1 https://t.co/dMcpebUfNS

Berria.eus
37 minutes ago

Andoainen ludoteka bat itxi behar izan dute, erabiltzaile batek positibo eman duela eta. Testak egiten ari zaizkie positiboaren gertuko kontaktuei. https://t.co/wdkR7TfNG3

Raquel Gonzalez Bizkaiko PPren presidenteak adierazi du ostiralean «PPk seigarren eserlekua lortzea espero» duela. 17an zenbatuko dira Espainiako Estatutik kanpo dauden herritarren botoak https://t.co/gnh2zBr5sV

Agerraldi berriak saihesteko helburuarekin, Eudelek eskatu du herritarrei berriro ere gomendatzeko maskararen erabilera @aloberaza https://t.co/1B4lvMjYkP

Etxadiko polikiroldegiaren erabiltzaileei ez diete PCR probarik egingo. Langile batek eman du positibo https://t.co/wiY4aShoF9

Nazio Batuen Erakundeko giza krisietarako koordinatzailea da Mark Cutts. Azken hiru hamarkadetan munduan gertatu diren hainbat giza larrialditan aritu da lanean, eta Sirian dago gaur egun. Hango egoeraren berri eman dio Munia El Marhoum Iruretagoienari. https://t.co/wz01iqiBjk

«Ez dira emaitza onak guretzat. Abstentzioak kalte egin digu, argi eta garbi», aitortu zuen Pilar Garrido Ahal Dugu-ren koordinatzaileak atzo gauean, mezu autokritiko batean. @MAsensioLozano https://t.co/7PuxWTxJYq

Nola esango zenuke, irudizko zentzuan, 'cortina de humo' / 'écran de fumée'? BERRIAn, honela: https://t.co/Xxw0ks2qrh #hiztegia

Koronabirus 33 positibo berri atzeman dituzte; hamasei Bizkaian, eta horietako 11 Bilbon; kasu horien atzean gaitzaren oldartze bat dagoenik esateko motiborik ez dagoela adierazi du Jaurlaritzak @ArantxaIraolaAl https://t.co/wdkR7TfNG3

Urrizak eta Zubirik 28-35 garaitu zituzten Ansa II.a eta Larrañaga Galarretaren 50. Urteurreneko Txapelketaren finalerdian, eta, beraz, datorren larunbatean Juanenearen eta Endikaren aurka jokatuko dute finala https://t.co/Cc67hMKDNn

Etxepare Euskal Institutuak antolatu eta Euskadiko Filmategia Fundazioak kudeatzen du Kimuak programa, eta 23. aldia du aurtengoa. Gaur eman dituzte jakitera aurten banatuko den film sortarako zein lan aukeratu dituzten https://t.co/Aa3Wd8ZuWB

BNGren arrakastaren gakoa azaldu du @Anderpz-k: auzi nazionalaz aritu beharrean, auzi sozialei buruzko kanpaina bat diseinatu du. https://t.co/Fr0isSQwKS

'Gogoa nun dugu' abestu zuen atzo Urkulluk, garaipena ospatzeko. 1976ko kanta da, eta kapitalismoaren aurkako mezuz beteta zegoen diska batean argitaratu zen @edulartzanguren https://t.co/voOAXzq4dB

Bi garaile izan ziren atzo Galiziako bozetan. Bata, PPko Alberto Nuñez Feijoo: beste inoren babesik bilatu beharrik gabe gobernatu ahalko du beste lau urtez. Beste irabazlea, BNG: sei parlamentari zituen, eta 19 izango ditu hurrengo legealdian. @Anderpz https://t.co/u3txH1hdBd

"Normaltasun berria. Jada ez dute garondoan apuntatzen". Toni Cantok txio bat zabaldu du, Ordiziako alkatearen lana indarkeriarekin parekatuz @edulartzanguren https://t.co/cTHiT3xZJQ

Eskuin muturrak Araban zuen aulki bat lortzeko aukera nagusia, eta hala egin du. Maria Amaia Martinez izango da eskuin muturreko alderdiaren legebiltzarkidea. @UrdalletaIrati https://t.co/x08SbrSl9A

Andrzej Duda ultrakontserbadoreak irabazi ditu Poloniako presidentetzarako hauteskundeak. Botoen %90 zenbatuta, 1989tik Polonian izandako emaitza estuenak dira: %51,2 Dudarentzako, %48,7 Trzaskowski aurkariarentzako. @berria https://t.co/EzoYTb6M5j

2000 hasieran erdietsi zituen PPk emaitzarik onenak, baina orduko hartatik oso urrun geratu da, baita 2016an Alfonso Alonsok lortu zituen emaitzetatik ere. Botoen %6,7 eskuratuta, bost eserleku lortu ditu. @joxerrasenar https://t.co/KF3d5pN8oV

#U12hauteskundeak Zein kolore hartu dute Bilboko, Donostiako eta Gasteizko auzoek? Hemen hiriburuetako irakurketa bat: https://t.co/P7L5qh5fPl

Next Page